JATETXEA

1995eko urtarrilaren 20an Hilarion-ek bere lehen pausoak eman zituen. Ordutik hona, giza talde eta lan filosofia berdina mantenduz, garai berrietara egokitu gara zure beharrak asetuz eta nahi haina ospakizunetara moldatuz.

Gabino Yarza sukaldeburu dutelarik, Hilarion jatetxea osatzen duten hainbat profesionalek jo ta su dihardute egunero lanean jatetxera gerturatzen diren bezeroei zerbitzurik hoberena eskeintzeko amoz. Ukitu modernoekin maneaturiko ohiko euskal sukaldea aurkitu dezakezu bertan. Denboraldiko produktuak eta kalitatezko bailarako produktuak goxotasun osoz prestatzen ditugu bezeroak bost zentzuekin dasta ditzan.

Urteetako esperientziagatik eta gure filosofian oinarrituz, Hilarionek bezeroen eta kritikaren onespena jasotzea lortu Du, Euskadi Gastronomika ziurtagiria  eta Kalitate Turistikoarekin konpromisoa lortuz {oziogallery 237}

INGURUA

Arrasate-Mondragón

Hilarion Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen Arrasate herrian aurkitzen da, Debagoiena eskualdean.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri industrialik garrantzitsuena da Arrasate eta bertan jaio zen kooperatibismoaren mugimendua 50eko hamarkadan.

Herriko xarma eta hango biztanleria atsegina ezagutzeko ez dago gauza hoberik jatetxetik gertu eta erdi aroko harresiaren aztarnez inguratua dagoen alde zaharretik galtzea baino.

Udalerriaren ingurune naturala ere nahitaez aipatu behar da. Udalatx mendiaren magalean kokatuta, Santa Barbara edo sekuoia erraldoiez osaturiko Monterron parkeak aurkitu ditzakegu bertan. Herriaren ikuspegi bikaina eskaintzen duten Udala edo Bedoñako auzoak ere ezagutu beharreko topalekuak dira.

Hau dena gutxi balitz inguruan beste hainbat herri erakargarri aurki daitezke, hala nola, Leintz-Gatzaga, Oñati, Bergara, Aramaio … non esperientzia ahaztezin bat bizi dezakezu

Zerbitzuak

 

 

  • Jatetxe baldintzatu

 

 

  • Kreditu txartelak

Harremanetan jarri

Hilarion Jatetxea

Plaza Larrea Nº5 bajo

Arrasate-Mondragón 20500 (Gipuzkoa)

Tfno: 943 77 01 69

Email: hilarion@restaurantehilarion.com

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera 12:30-15:30
  • Larunbata eta igandea  13:30-15:30

Asteburu eta jaiegunetako afarietarako kontsultatu.

Interesgarriak orrialdeak

Aintzatespen eta sariak

   Compromiso de Calidad Turística

¡¡Atención !!. Esta Web utiliza cookies propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de las cookies. Saber más.

  Acepto las cookies de este sitio web
Política de Cookies